Debako Udalak eta Debako Extreme taldeak, San Silbestre lasterketaren antolatzaileek, publiko egin dute aurten ere lasterketa herrikoian parte hartzeko deialdia. Hala ere, jende-pilaketak ekiditeko eta irteeran zein helmugan musukoa erabiltzeko ezinbesteko baldintzak ezarri dituzte.
14 urtez gorako edonork hartu ahal izango du parte lasterketan 5 euroren truke, baina horretarako izena eman beharko da Debako turismo bulegoan, aldez aurretik, edo egunean bertan Aldats pilotalekuan.
Lau kilometroko ibilbidea egin beharko dute saltaka parte hartzaileek, eta 11:30ean abiatuko da lasterketa. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, “aurten festa giroa ospatzea izango da helburua, hortaz ez da lasterketa lehiakorra izango”.
Azkenik, partaide guztien artean zozketa sorta ere egingo da amaieran.