Orain ez asko iragarri genuen webgune honetan bertan San Silbestre lasteketaren izen ematea irekitzen zela. Hala ere, Debako Udalak eta Extreme taldeak, lasterketaren arduradunek, jakinarazi zuten orduan ere osasun-egoeraren araberakoa izango zela lasterketari eustea.
Uneko egoera larriagotu ostean, antolatzaileek ezin izan dute asistentzia sanitarioa (anbulantzia) bermatu lan karga handiagatik, eta ondorioz, San Silbestre lasterketa ez egitea erabaki dute.