Kirol Egokituaren Euskal Federazioak antolatuta Boccia partidak jokatuko dira larunbatean, apirilaren 29an, goizeko 9:30ean, Debako kiroldegian. Besteak beste, hainbat dominaren jabe den Amagoia Arrieta debarrak hartuko du parte.
Iparraldeko Liga 21-22ren barruan jokatuko da partida hau, eta laugarren jardunaldia izango du Debakoa.