Mintzalaguna euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak eta euskaraz egin nahi dutenak elkartzen dituen programa da. Funtzionamenduari dagokionez, parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartzen dira paseoan, kafetegian, parkeetan… euskaraz aritzeko, finean, euskaraz bizitzeko. Doakoa da egitasmoa eta bi modutara har daiteke parte, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna).
Euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea dira mintzalagun izateko baldintza bakarrak. Euskal Herrian orotara 6800 lagun bildu izan dira astero-astero programari esker.
Nola eman daiteke izena?
Zuhatza elkartearen bulegoan bertan (Ifar kalea 12an), 943 19 13 83 telefono zenbakian, koordinatzailea@zuhatza.com-en edo labur.eus/Zuhatza_Deba helbidean sartuta eman daiteke izena.