Hilaren 19an Agirre jauregiko plazan elkartuko dira, 19:00etan, eta ordu erdi beranduago abiatuko da kalejira kaleetan zehar. Nolanahi ere, antolatzaileek gogorarazi dute entsegurik gabe ere har daitekeela parte kalejiran eta bertan parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
Orain bi urte ere egin zen Kaldereroen desfilea herriko kaleetan, hamarnaka lagunen parte-hartzearekin. Ohitura zaharra berreskuratzeko ahaleginean elkarlanean ari dira Gure Kai E.D.T. taldea, Udala, Goaz, Kalean Kantuz, Aitzuri abesbatza, Musika Banda eta, besteak beste, Musika eta Dantza eskolako kideak ere.