Zuhatza Euskara Elkarteak 2020. urtean martxan jarritako bazkide kanpainaren harira sortutako dinamika da hilabeteroko zozketa. Elkarteko bazkideen partetik jasotako iritziak direla eta zozketa kanpaina luzatu eta aurrerantzean ere jarraituko du sari ezberdinak banatzen. Dinamika honen baitan, produktu eta kultur saioetarako sarrera ezberdinak zozketatzen dira hilero hilero. Urtarrilean Zuhatza Euskara Elkartearen produktu sorta zozketatu zen eta oraingoan KulturEkin programazioaren baitan antolatutako Esti eta Mikel Markezen kontzertua ikusteko bi sarrera.