“Azken hilabeteetan hainbat herritarrek azaldu dute kezka edukiontzi inguruetako puntu batzuetan pilatzen diren hondakin poltsengatik, ingurua zikintzen dutelako eta herriko zenbait kaletan ibiltzea esperientzia desatsegin bihurtzen dutelako”, azaldu dute.
2021eko urritik hona lau zigor espediente ireki dira, Mankomunitatearen hondakin bilketaren ordenantzan oinarrituta, eta udaltzaingoek egindako atestatuei eta herritarren kexei erantzunez. Bi establezimendu, horietako bat bi aldiz, eta pertsona partikular bat zigortu dira hondakin poltsak edukiontzi kanpoan uzteagatik. Gogorarazi dutenez, “Mankomunitateak egunero eskaintzen du zabor bilketa zerbitzua, eta egunero husten ditu edukiontziak; hortaz, beti dago lekua poltsak edukiontzien barruan uzteko”.
Halaber, esan dute horrako horiek hartzen diren lehen neurriak izanik, “leun” jokatu duela Mankomunitateak, “abisu moduan”, baina ohartarazi dute jokabide desegoki horiek erantzuna izango dutela hemendik aurrera, eta 200 euroko isuna ezartzea ekar dezaketela.