Aurtengo 'Begiradak' ekimenean parte hartzeko deialdia egin dute

Berriketan 2022ko ots. 24a, 18:12

Azken urte hauetan egin den modura, aurten ere, ondo bidean, uztailean Begiradak emanaldia izango da Deban, Iturri Ondoan egitasmoaren baitan. Izen-ematea martxoaren 11ra arte egongo da zabalik.

Testuak (poemak, ipuinak, narrazio laburrak…) idazteko edo irudirekin batekin (marrazkia, bideoa, argazkia…) parte hartzeko prest daudenek 688 66 37 44 telefono zenbakira deitu edo euskara@deba.eus helbidera idatzi dezakete.