“Kalitatezko irteera gidatuen eskaintza zabalari eustea” helburu hartuta, Geoparkea osatzen duten hiru herrietan (Deban, Mutrikun eta Zumaian) dugun ondare naturala eta kulturala ezagutzera emateko ahaleginean lanean darrai Geoparkeak. Horretarako, “ezinbestekoa” deritzo ondo trebatutako gidariak edukitzeari, haiek izango baitira gure lurraldearen balio nagusiak interpretatu eta modu erakargarri batean bisitariei azalduko dizkietenak. Horregatik antolatu nahi izan du, hain zuzen ere, gidariak trebatzeko ikastaroa.
Zumaiako Algorri Interpretazio Zentroan eskainiko dute formazioa, martxoaren 10, 17 eta 24an (17:00etatik 19:00etara). Izena eman nahi dutenek mezua bidali beharko dute aurrez turismo@geoparkea.com helbidera.
Hona hemen ikastaroaren egitaraua:
Martxoak 10, osteguna
-17:00-18:00: Flysch beltza eta ammonite erraldoiak Geoparkean (Luis Miguel Agirrezabal, EHU-UPV Geologia saila)
-18:00-19:00: Gizakia eta paisaiaren eraldaketa Geoparkean (Josu Narbarte, Aranzadi Zientzia Elkartea)
Martxoak 17, osteguna
-17:00-18:00: Aldaketa klimatikoak historian zehar. Gure arroken irakurketa (Aitor Payros, EHU-UPV Geologia saila)
-18:00-19:00: Geoparkeko estuarioak eta itsas mailaren igoera (Ane García, EHU-UPV Geologia saila)
Martxoak 24, osteguna
-17:00-18:00: Zumaia y el cráter de Chicxulub. Conexiones en torno a la gran extinción de finales del Cretácico (Vicente Gilabert, Universidad de Zaragoza)
-18:00-19:00: Ura, karsta eta klima aldaketa Geoparkean (Ane Zabaleta, EHU-UPV Geologia saila)
*Oharra: formakuntza euskaraz izango da, Zaragozako Unibertsitateko Vicente Gilabertena izan ezik.