Hitzaldira joateko asmoa dutenek asistentzia baieztatu beharko dute aurrez, horretarako izen-abizenekin email bat bidaliz ondoko helbidera: go.on@cita-alzheimer.org.
Debako Udalak azaldu bezala, narriadura kognitiboa prebenitu eta zahartze aktibo eta osasungarria izan nahi duten 60 urtetik gorako pertsona guztiek eman dezakete izena CITA GO-ON programan (esteka honen bidez egin daiteke). Inprimakia betetzen duten pertsonei CITA-alzheimer Fundaziotik jakinaraziko zaie ikerketa-proiektuan parte hartzeko hautatuak izan diren ala ez.