Debako Korrika Kulturala: lehen astea

Berriketan 2022ko mar. 30a, 12:05

Hilaren 24an abiatu zen Korrika Kulturaleko programazioa, Zuhatza Euskara Elkarteak antolatutako Errigorako produktuen dastaketarekin, eta hurrengo egunean, ostirala, KulturEkin-en baitan antolatutako Esti eta Mikel Markezen kontzertua izan zen Kultur Elkartean. Larunbatean, berriz, goizean, Korrikako materiala erosteko aukera izan zuten herritarrek. Arratsaldean aldiz, Errota Zarren Erronka: Euskararen aldeko gola egin zen , eta Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategiren bertsoez girotutako afaria izan zen gauean, Arrano Elkartean. Egitarauaren lekukoari Iruleek heldu zioten igandean, pala txapelketa mistoa antolatuta, eta eguerdian kantu kalejira burutu zuen Aitzuri Abesbatzak. Hona hemen antolatutako ekimenen argazki batzuk.