Zuhatza Euskara Elkarteak 2020. urtean martxan jarritako bazkide kanpainaren harira sortutako ekimena da hilabeteroko zozketa. Dinamika honen baitan, produktu eta kultur saioetarako sarrera ezberdinak zozketatzen dira hilero-hilero. Martxoan, Bagera garagardo artisau markako garagardo sorta, Errigorako produktuak eta Zuhatza Euskara Elkartearen telazko poltsa zozketatu ziren eta oraingoan Yurrita arrain kontserben produktu sorta.