Badator Euskaraldiaren III. edizioa

Berriketan 2022ko api. 16a, 15:32

Aurtengo Euskaraldiaren III. edizioari begira bilera irekia antolatuko da maiatzean aurtengoan euskararen aldeko ariketari nondik nora heldu pentsatu eta lehenengo urratsak ematen hasi ahal izateko.

Badator aurten ere Euskaraldia. Eta aurtengo erronkak, funtzionatzeko moduak, proposamen berriak,… aztertu eta eztabaidatzeko Herri Batzordea eratu nahi da. Herritarrak ez ezik, herriko eragileak ere (euskaltegi eta euskara elkarte, ikastetxe eta guraso elkarteez gain, herriko kultur eta kirol elkarteak zein eragile sozialak ere) bertan izatea da asmoa, izan ere, zenbat eta herritarren ordezkaritza zabalagoa, ariketa orduan eta eraginkorragoa izango delako ustea baitu Euskaraldiaren Batzorde Eragileak.

Inplikazio maila diferenteak, bakoitzaren gogo eta indarren araberakoak, aurreikusten dira.

Maiatzaren 18an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Agirre jauregiko Ispiluen gelan egingo da bilera.