Ostiralean emango zaio hasiera aurtengo Debarren Egunerako prestatu den egitarauari. Askotariko ekimenak antolatu dira herrian, hala nola erraldoien alardea, erromeria, Kalean Kantuzen emanaldia edota haurren margo lehiaketa.
Aurten, gainera, erraldoien konpartsa “indarberrituta” bueltatuko dela iragarri du Udalak; taldeak egin zuen etenaren ondoren, belaunaldi aldaketa egin eta berriz ere martxan baitaude konpartsako kideak. “Udalak eskerrak eman nahi dizkie orain arte konpartsan aritu direnei egin duten lanagatik, eta kide berriei animoak eman, urte askoan herria alaitzen jardun daitezen, eta kanpoan Debaren izena eta izana zabaltzen jarrai dezaten”, nabarmendu du.
Hona hemen asteburuko egitaraua bere osotasunean:
*Maiatzak 13, ostirala
-18:00. Banda gaztearen kalejira.
-19:00. Kalean Kantuz.
-22:00. Debako Musika Bandaren kontzertua Elizako kalostran.
*Maiatzak 14, larunbata
-9:30-10:30. Haur margo lehiaketarako izen-ematea udaletxe azpian.
-13:00. Debako Gaiteroen kalejira.
-17:00. Entzierroa karretoiekin.
-18:00. Dantzatzeko Prest Berasaluze plazan.
-19:00. Debako Musika Banda kaleetan zehar.
-21:00. Motxaila Band Elektrotxaranga.
-23:00. Erromeria Foruen plazan Luhartz taldearen eskutik.
*Maiatzak 15, igandea
-07:30. Diana Lizarrako gaiteroekin.
-08:30. Entzierroa eta sokamuturra.
-11:00. Meza Nagusiaren ondoren, Ezpata-Dantza San Roke ermitan.
-11:00. Herriko elkarteek eskainitako salda eta txorizoa Foruen plazan.
-11:45. Erraldoien konpartsen desfilea (Txantrea, Tafalla, Buztintxuri, Deba).
-13:00. Gure Kai dantza taldearen eskutik aurreskua Foruen plazan.
-17:00. Haur margo lehiaketako sari banaketa Kultur Elkartean.
-18:00. Erraldoien alardea Plaza Zaharrean.
-19:00. Erromeria Foruen plazan Bizpahiru Pelau taldearekin.