Merkatuaren eraikina, Gudarien plaza eta bus-geraleku berria kokatzeko urbanizazio bat aurkeztuko du Debako Udalak, Debegesaren bitartez eta Zumaiako eta Mutrikuko Udalen proiektuekin batera, Geoparkearen baitan.
Dagigun partaidetza prozesuan herritarrek lanak eremu zabalagoan egitea eskatu badute ere, diru-laguntzek ezarritako epeetan egitea posible ikusi ez denez, erabaki da herritarrek emandako norabideari jarraitzea, baina jarduera eremua mugatzea, eta bi fasetan egitea.
Espazio hori inguratzen duen eremu zabalagoari erantzuna ematea izango litzateke bigarren fasea, gaurdanik ere martxan dena, hau da, denboran biak martxan daude, baina berrurbanizazio-lanei dagokienez, lehenik eremu txikia eta ondoren eremu zabala izango da. Negoziaketa eta prozedurei dagokienez, ordea, biak dira martxan: Debegesarekin hitzarmena sinatu, eta Next Funtsak diru-laguntza eskatu, batetik, eta bestetik, egin beharreko azterketa zein negoziaketa egin ETS, GFAko Errepide Saila zein Portu Zuzendaritzarekin.