Zabalik dago Debako Udal Musika eta Dantza Eskolan izena emateko epea

Berriketan 2022ko mai. 20a, 18:13

Ekainaren 17ra arte eman daiteke izena Debako Udal Musika eta Dantza Eskolan 2022-2023 ikasturterako. Matrikulazioa egiteko orriak eskolako idazkaritzan bertan eskuratu daitezke, ondoko ordutegian: astelehenetik ostegunera 14:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan 10:00etatik 15:00etara.

Datorren ikasturtean ere eskaintza zabala izango du Debako Musika eta Dantza Eskolak; Musika eta Mugimendua, Musika Hizkuntza, Euskal Dantza, eta nerabe eta helduentzat egokitutako Musika Hizkuntzan murgiltzeko aukera eskainiko du, besteak beste.  Instrumentuei dagokienean ere izango da non aukeratu: haize-metalezkoak (tuba, bonbardinoa, tronboia, tronpeta, tronpa), haize-zurezkoak (saxofoia, klarinetea, flauta, oboea), perkusioa, harizkoak (bibolina, gitarra, baxu elektrikoa), polifonikoak (pianoa eta eskusoinua), folklorea (gaita, gaita-danborra, trikitixa, panderoa eta txistua).

Eskaintza osoa, tarifak eta izena emateko informazio guztia hemen ikus daiteke.

Edozein zalantza argitu edota informazio gehiago eskuratzeko, deitu 943 19 20 16 telefono zenbakira edota idatzi musikaeskola@deba.eus helbide elektronikora.