Gaur, ekainaren 13an, hasi eta ekainaren 25era arte iraungo du Bizikleta Martxak eta bihar, ekainaren 14an, pasako da Debatik. 16:15ean iritsiko da Debara eta Lorea tabernan egingo zaie ongi-etorria. Ekitaldi nagusia, berriz, Plaza Zaharrean egingo da.
Azken urteotan, herrietako plazetan eta manifestazioetan zabaldu dituzten aldarrikapenei ikusgarritasuna emango diete berriro ekimenean. Hau da, gutxieneko pentsioa 1080 eurokoa izatea, zaintza-lanak partekatzea eta zerbitzu publikoak defendatzea eskatuko dute berriro mugimendu ibiltari honen bitartez.