XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak ditu protagonista, tartean Tene Mujika debarra. Ekainaren 26ra arteko epea du oraindik hura ikusteko aukerarik izan ez duenak. Erakusketaren ordutegia, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara bitartekoa da goizez, eta 17:00etatik 19:00etara artekoa arratsaldez. Igande eta jaiegunetan, berriz, 17:00etatik 20:00etara bisita daiteke.
Dena den, bertan kontatzen dena bisita gidatuaren bitartez jasotzeko aukera ere bada, garai hartako gisara jantzitako gidari baten eskutik. Jadanik azkeneko bisita falta da egiteko, ekainaren 25ekoa. 12:00etatik 13:00etara izango da, eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da udaletxeko harreran edo Turismo bulegoan.
Tene Mujika hil zeneko 40. urteurrena ari da ospatzen Debako Udala eta erakusketa hau testuinguru horretan kokatzen da. Hala ere, garai hartan itzalpean geratu ziren emakumeak omendu nahi dira, oro har, ekimenarekin, erakusketa prestatzen aritu direnek haren irekiera-ekitaldian adierazi zutenez.