Bi kategoria izango dira txapelketan lehiatuko direnak: alebinak batetik, 2010 eta 2011 urteen artean jaiotakoak, eta infantilak, bestetik, 2008 eta 2009 urteen artean jaiotakoak. Nesken taldeak, mutilen taldeak eta mistoak arituko dira jokatzen, eta hiru eta bost kide artean izango dituzte taldeek.
Izena emateko bi bide eskaintzen ditu Debasketek: ikastetxean banatutako izen-emate orria betez batetik, edo mezu bat idatziz bestetik, taldearen eta jokalarien izenak eta azkenen jaiotze-urtea jasotzen dituena. Zenbaki honetara bidali beharko da mezua: 688659320