Bi proba antolatuko dira. Alde batetik, “abentura” bezala ezagutzen den proba, bikoteka egiten dena, zazpi orduko iraupenaz. Eta bestetik, apalago bat, bi eta bost pertsona arteko ekipotan egiten dena, “raid familiar” modura ezagutzen dena, 2 orduko iraupenaz.
Raid bat orientazio-proba bat da, eta helburua mapa batean markatuta egongo diren ahalik eta puntu gehienetatik pasatzea da, probak irauten duen bitartean. Antolatzaileek iragarritakoaren arabera, erraza izango da proba bakoitzaren ahalmen fisikoetara moldatzea, ez baitago derrigorrez hartu beharreko punturik.
“Abentura” probak mendi-bizikletako bi atal eta oinez egin beharreko beste bi izango ditu aurten. Beti bezala, proba bereziak ere izango dira tartean, hondartzan egingo diren jokoak, eskalada eta espeleologia proba bat, besteak beste.
“Raid familiar” proba, oinez edo korrika txikian egingo da, eta joko eta proba bereziek osatuko dute: Slackline, hondartzako jokoak, orientazio joko espezifikoak…
Informazio gehiago eta izen emateak, hemen.