Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egon ziren kartelak ikusgai, uztailaren 8tik 12ra, eta bertan eman zuten bozka 143 herritarrek. Laura Ruiz De Pablok egindako Prom, prom, prom, aurten bai!! kartelak irabazi du azkenean lehia, botoen % 53 eskuratuz.
Horrela geratu dira lau lan aukeratuak, boto kopuruen arabera: lehenengoa, Prom, prom, prom… aurten bai!!, Laura Ruiz De Pablorena (Deba); bigarrena, Danborren jira, Mara De Maria Hebreorena (Deba); hirugarrena, Tamborrada de tradición Jose Angel Ligero Martinezena (Zaragoza); eta, laugarrena, Tarinak deitzen digute Ana Salegi Egañarena (Deba).
Epaimahaiak aukeratutako lau kartelak ikusi nahi izanez gero, hemen daude ikusgai.