Bihar gauean izango da emanaldia, 23:00etan, Foruen plazan. Ohiturei eutsita, estilo ezberdineko piezak eskainiko dituzte eta, gainera, aurten abeslariak ere eurekin oholtzan izango dituztela aurreratu dute Bandako kideek. Herritarrei hitzordura bertaratzeko deia egin diete musikariek.