Tokioko Joko Paralinpikoetatik hurbil geratu zen Arrieta, eta azaroan Europako Txapelketan brontzearekin podiumera igo ostean, orain, domina berri honekin, Paris 2024rako bideari modu paregabean ekin dio.
BC1 kategorian eskuratu du domina; kategoria horretan bola esku edo oinarekin botatzen da eta laguntzaile baten laguntza izan daiteke aulkia doitzeko edo bola pasatzeko. Hala ere, txapelketa honetan Arrietak ez du Javier Camacho, bere erreferentziazko teknikaria, izan alboan eta horrek meritua gehitzen dio lorpenari.
Azken domina honi esker, Arrasate Aspaceko kirolari debarrak bost domina eskuratu ditu denera bocciako nazioarteko lehiaketetan.