Amagandiko edoskitzeari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Debabarreneko ESIk

Berriketan 2022ko ira. 28a, 10:01

Aurreko urteetan oso harrera ona izan duela ikusita, Debabarreneko ESIk (Erakunde Sanitario Integratuak) argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Edonork parte har dezake sariketan, amagandiko edoskitzearekin zerikusia duten irudiekin, eta azaroaren 13an amaitzen da argazkiak bidaltzeko epea.

Zazpigarren lehiaketa izango da aurtengoa eta parte hartzaile bakoitzak gehienez ere hiru argazki aurkez ditzake, koloretan nahiz zuri-beltzean. BPSO.OSIDEBABARRENA@osakidetza.eus helbidera bidali behar dira lanak eta horretarako azken eguna azaroaren 13a da. Erakundearen atarian kontsulta daitezke lehiaketaren oinarriak.

Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketatik kanpoko ESIko langileak izango dira epaimahaikideak eta abenduan jakinaraziko dute zein den sariduna. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak Mendaroko ospitalean eta Debabarreneko ESIko osasun-zentroetan egongo dira gero ikusgai, baita kultur etxeetan, haurtzaindegietan eta horretarako prestatutako bestelako guneetan ere.