Irteera igandean (urriak 9) egingo dute, eta antolatzaileek adierazi dutenez, hiruzpalau orduan egiteko modukoa dela aurreikusi dute. 8 bat kilometroko ibilbidea egingo dute Donostiatik hasi eta Pasai San Pedrorantz kostaldeko amildegi gainetatik. Ibilbideak duen desnibela kontuan hartuta, zailtasun errazekoa dela jakinarazi dute. “Goiz pasa joango gara”.
Txangoan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Horretarako azken eguna gaur (urriak 6) da. Ikasleek eskolan bertan izena eman dezakete. Ikasleekin batera joan nahi duten helduek, berriz, Burdin Kurutz taldeko Whatsapp taldean idatzita edo mendi taldeko norbaitengana hurbilduta izena eman dezakete. Irteeraren prezioa 12 eurokoa da bazkideentzat eta 15 eurokoa gainerako herritarrentzat. Autobus zerbitzua ere egongo da irteerara joateko. Autobusa 08:30ean abiatuko da Debako pasealeku estalitik.