Aitortza jasoko dutenen zerrenda hauxe da: 25 aldiz odola ematearren, Amaia Larrañaga, Maite Txurruka eta Ihintz Urkiri; 50 aldiz ematearren, Manuel Agirregabiria; 75 aldiz ematearren, Joseba Sagarna; eta, azkenik, 100 ateraldirekin, Jose Luis Aperribai.
Bestalde, Debako Odol Emaileen taldeak jakinarazi du azaroaren 11n izango direla odol-ateratzeak, Luzaron, 16:30etik 20:30era bitartean. Hori hala, hilaren 7an hasiko dira txandak hartzen; odola emateko prest daudenek aurrez eman beharko dute izena 612 402 103 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp bidezko mezu bat bidalita (16:00-20:00).