Urtero legez, ikasturte berriarekin batera, urrian abiatu zen gazteei zuzendutako euskarazko literatur lehiaketa. Azken deialdian bezalaxe, aurten ere Maddi Astigarraga, Amets Carrillo, Igor Larrañaga eta Alazne Txurruka aritu dira epaile lanetan eta lau lagunek osatutako epaimahaiak ostiralerako, abenduaren 2rako, jakinaraziko du bere erabakia. Sari banaketa institutuan izango da, 10:00etan, eta Zuhatza elkarteko ordezkariak ere izango dira bertan. Hitzordua Euskeraz Bagera zikloaren baitan egingo da.
Berez, bi sari banatzen dira DBHko ziklo bakoitzean; liburu elektroniko bat jasoko dute opari lehenengo saria irabazten dutenek eta Arkatzan erabiltzeko 60 euroko opari txartela bigarren saria eskuratzen dutenek. Halaber, “aipamen berezia” ere lortu dute hainbat lanek azken urteotan.