Zuzeneko hitzaldiekin berriro hasteko asmoa agertu du KZguneak. Hitzaldiok KZgunearen Youtubeko KZguneaTIC kanalaren bidez emitituko dituzte, eta astero informazioaren eta komunikazioaren teknologiei buruzko ordu erdiko hitzaldiak emango dituztela iragarri dute. Zehaztu dutenez, euskaraz zein gaztelaniaz izango dira hitzaldiok; euskarazkoak asteartero emitituko dituzte eta gaztelaniazkoak, ostegunero.
Eskainiko diren hitzaldiotako bat jarraitzeko dutenek Interneteko konexioa baino ez dutela behar azpimarratu dute. “Youtubeko ekitaldirako sarrera librea da. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea”. Hitzaldiotako bat zuzenean ikusteko aukera izan ez dutenek edo berriro ikusi nahi dutenek horretarako aukera izango dutela ere gogorarazi dute. “Hitzaldi guztiak Youtubeko gure kanalean gordetzen dira, eta nahieran ikusteko aukera ematen dute”.
Hitzaldien buruzko informazio guztia HEMEN eskuragarri.