Gabon eguneko ohiturei hutsik egin gabe, Debara bisita egin dute gaur (abenduak 24) Olentzerok eta Mari Dominigik. Bi ikazkinak 12:00etan iritsi dira herria, eta iragarrita zegoen modura, Plaza Zaharrean elkartu dira ilusioz gainezka zain zeuden haur eta helduekin.
Harrera bero-beroa egin diete plazan elkartuta zeuden herritarrek, eta, ondoren, trikiti, akordeoi eta txistu doinuekin lagunduta Gabonetako kantu ezagunak abestu dituzte. Handik, kalejiran abiatu dira, eta han-hemenka egin dituzte geldialdietan Olentzerori eta Mari Domingiri eskainitako beste hainbat kantu abestu dituzte.
Kalez kale haurrak eta helduak agurtzen ibili ondoren, udaletxe azpiko arkupean batu dira haurrekin. Eskutiz andana jaso dute gaurko bi protagonistek, baita zenbait besarkada eta muxu ere.