Urteko lehen mendi irteera bateratua egingo dute igandean (abenduak 15) Debako Burdin Kurutz Mendi Taldeak, Mutrikuko Burumendi Mendizale Elkarteak, Ondarroako Aurrera Mendi Taldeak eta Markina-Xemeingo Artibai Mendigoizale Taldeak elkarlanean. Mendi taldeek zehaztu dutenez, Lapurdi, Nafarroa eta Gipuzkoako muga-mugan dauden mendietan zehar ibiliko dira.
Biriatun hasi eta amaituko dute 16 kilometroko eta 800 metroko desnibela duen ibilaldia, eta, bidean, Txoldoka gainetik eta Manttaletik ere igaroko dira mendizaleak. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, zailtasun ertaineko ibilaldia izango da, lau ordu eta erdi edo bostean egiteko modukoa.
Irteeran parte hartzeko interesa daukatenek burdinkurutz@gmail.com posta elektronikora idatzita izena eman behar dute; horretarako azkena eguna osteguna (urtarrilak 12) da. Irteeraren prezioa 15 euroko da eta Biriatura joateko autobus zerbitzua ere egongo da. Igandean, 08:00etan abiatuko da autobusa estalitako pasealekutik.