Haurren III. Euskarazko ilustrazio eta ipuin lehiaketek badituzte saridunak

Berriketan 2023ko api. 28a, 07:32

Sari banaketa Liburuaren Egunaren testuinguruan egindako ekimenen barruan burutu da.

Haurren irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea dute helburu HH5 eta LH6 mailetako ikasleei zuzendutako lehiaketek. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, hiru modalitate proposatu zaizkie ikasleei, horien adinaren arabera. “Lehenengo taldeari, ipuin bat ilustratzea eskatzen saio, bigarrenari, berriz, ilustrazio bat ipuin bilakatzea, eta hirugarrenari ipuina idaztea”.

Itziar Irizar eta Nerea Arrizabalaga zinegotziek guztiek egindako lana txalotu zuten aurreko astean udaletxeko bilkuren aretoan egindako ekitaldian. Aldi berean, sormenerako erakutsi duten gaitasuna nabarmendu eta bide horretan jarraitzera gonbidatu zituzten parte hartzaileak, esateko dituztenak kontatzera gonbidatzearekin batera.

Hona hemen aurten saritutako irabazleen zerrenda:

  • IPUINA ILUSTRATZEA modalitatea
    • HH5
      • Lehen saria: Paule Aprea Irusta.
      • Bigarren saria: Maddi Lopez Garcia.
    • LH1
      • Lehen saria: Xabier Arritokieta.
      • Bigarren saria: Maddi Agirregabiria.
    • LH2
      • Lehen saria: Haitz Arritokieta.
      • Bigarren saria: Mireia Salegi.
  • ILUSTRAZIO BAT IPUIN BILAKATZEA modalitatea
    • LH3
      • Lehen saria: Xabi Etxeberria, Arratoi arkatz jatuna lanagatik.
      • Bigarren saria: Alexandra Floroiu, Julia margolaria lanagatik.
    • LH4
      • Lehen saria: Nahia Gonzalez, Ostadarren kaxa misteriotsua lanagatik.
      • Bigarren saria: Aisha Hadi Beltran, Arkatzen pentsamenduak lanagatik.
  • IPUINA IDAZTEA modalitatea
    • LH5
      • Lehen saria: Telmo Agirrezabala Dueñas, Mohameden bizitza lanagatik.
      • Bigarren saria: Miren Laka Esparza, Ez dago Planeta Brik lanagatik.
    • LH6
      • Lehen saria: Yera Tejada Cortes, Bazterrak hutsik lanagatik.
      • Bigarren saria: Maren Gamarra Aizpurua, Albiste faltsu bat lanagatik.