Udako ordutegia Ostolaza udal liburutegian

Berriketan 2023ko eka. 26a, 10:11

Udal liburutegian udako ordutegia ezarri da gaur (ekainak 26) eta irailaren 11ra bitartean izango da indarrean. Astelehenetik ostiralera goizetan egongo da irekita.

Debako Udalak liburutegiko udako ordutegiaren berri eman du. Datozen asteotan, liburutegi orokorra 09:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera. Haur eta gazteen liburutegiak, berriz, ordutegi ezberdina izango du, erabiltzaileen adinaren araberakoa; 2-6 urte bitartekoentzat 10:00etatik 11:00etara egongo da irekita, eta 7-15 urte bitartekoentzat 10:00etatik 13:00etara.

Turismo bulegoa. Liburutegiak ez ezik, bestelako hainbat udal zerbitzuk ere ordutegia aldatu dute uda sasoiarekin batera, ohikoa denez. Debako Turismo Bulegoak, esate baterako, ekainaren 1ean ezarri zuen udako ordutegia. Astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara zabaltzen dute bulegoa eta igandeetan goizez aritzen dira, 10:00etatik 14:00etara.