Larunbatetik abuztuaren 5era bitartean egingo da aurtengo programazioa eta, beste behin ere, askotariko hitzorduak hartuko ditu bere baitan. Besteak beste, yoga eta dantza tailerrak, Hitzez Hitz ikuskizuna, zinema saioak, tailerrak, bisita gidatuak, capoeira topaketa, Jazzez Blai, umeentzako antzerkia eta zuzeneko rock kontzertuak egongo dira aukeran.
Proposamen berriak eta nobedadeak ere izango dira aurtengo eskaintzan, hala nola 12 urtetik gorakoei zuzendutako zeramika-bisuteria tailerra, lau hitzaldiz osatutako Marea gora zikloa, haurrentzako ikuskizun bat edota lehenbizikoz jendaurrean zuzenekoa eskainiko duen musika talde baten kontzertua.
Egitarauaren baitan antolatutako ekimen guztiak doakoak izan arren, hainbat ikastaro edo bisita gidatutan parte hartzeko ezinbestekoa da izena aldez aurretik ematea. Hemen dituzue eskura izen-emate formularioak, egitaraua eta informazio osagarria.
Kultur Elkartea, Jazzez Blai, Zuhatza-Kolore Anitz, Ikasten, Senzala Capoeira taldea, Debadezine eta Debako Udalaren arteko elkarlanari esker gauzatuko da Gure Giro.