Uda garaian ohikoa denez, aparkaleku bihurtuko da Mendata institutuaren jolastokia. Aparkalekua errazteko helburuarekin, uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte egongo da erabilgarri espazioa; ordu mugarik gabe eta doan, ‘bertakoak’ eta ‘udatiarrak’ TAO txartela dutenek erabili ahal izango dute.