Debako Udalak nabarmendu bezala, “herrian hain maitea zen bizilagun bat galdu dugu debarrok”. Kultura eta tradizioa galdu ez dadin lan handia egin du Garatek urte askoan, besteak beste, dantzak ez galtzeko, Ezpata Dantza eta San Roke Dantza, kasu. Eta San Roke jaietako Umeen Egunaren antolaketan eta Marinel Egunaren antolaketan ere buru-belarri ibili izan da.
Iaz bete ziren, hain zuzen, 70 urte Debako San Roke jaietan Umeen Eguna antolatzen hasi zirela. Eta, hori aintzat hartuta, urte luzez horretan zein herria girotzeko beste hainbat lanetan aritu zen Txaro Garate omentzea, eta txapligua berak botatzea erabaki zuen Kultura Batzordeak 2022an.
Gaur egingo zaio azken agurra Garateri. Belatokia Debako hilerri berrian (Artzabal auzoa) izango da, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:30era, eta elizkizuna Santa Maria elizan egingo da gero, 19:00etan. Ondoren, gorpua erraustera eramango dute.