Azken sei urteetan bezala, aurten ere zabalik izango da Debako Caritas elkarteak San Roke jaien bueltan antolatzen duen elkartasun tonbola. Euro baten truke, 35.000 txartel ipiniko dituzte salgai eta, iragarri dutenez, “5.000 sari zuzen irabazteko aukera egongo da”. Doaintzan emandako produktuez osaturiko dozenaka sorten zozketa berezia, berriz, abuztuaren 25ean egingo dute, 19:00etan hasita.
Txandak osatzeko boluntarioen beharra dutela ere esan dute. “Interesa dutenek lokalean bertan eman dezakete izena”.