San Roke jaietan murgiltzear da Deba

Berriketan 2023ko abu. 7a, 13:30

Festek abuztuaren 14an egingo dute eztanda; abuztuaren 18ra bitartean, beste behin ere, askotariko ekintzez gozatzeko aukera egongo da herrian.

Zenbait berrikuntza izango diren arren, aurreko urteetakoen ildo beretik joango dira aurten ere sanrokeak Deban. Abuztuaren 14rako dago jarrita, beste behin ere, ospakizunei hasiera ofiziala emango dien ohiko hitzordu jendetsua, eta beste lau egunez luzatuko da festa giroa. Egitarau aberatsa prestatu dute guztiek gozatzeko: besteak beste, jaialdiak, kontzertuak, jolasak, ikuskizunak, erromeriak, entzierroak, dantzak, bertsoak, su artifizialak, herri-kirolak eta danborrada izango dira Debako kaleetan batzen direnen gozagarri.

 

 

 

 

.tps://berriketan.eus/wp-content/uploads/2023/07/San-Roke-2023-Egitaraua.pdf