Uztailaren 13an ekin zieten danborradako entseguei eta, harrezkero, ostegunetan bildu izan dira. Abuztuan, astearte eta ostegunetan izango dira saioak, 19:00etan (Ifar kaleko Luzaro eskolan), eta entsegu orokorrak festen atarian egingo dituztela azaldu dute.
2018an eta aurretik jaiotakoak arduratuko dira aurten danbor hotsak kaleetan barrena zabaltzeaz. 2021, 2022 eta 2023an jaiotakoek mozorrotuta dantzan parte hartu ahal izango dute ospakizunean. Eta 2019an eta 2020an jaiotakoak kantinera, kantinero edo sukaldari paperean ibiliko dira panderoekin.
Bestalde, jaialdia ere egingo dute. Erraldoi taldeak, txistulariek, euskal dantza taldekoek, banda gaztekoek, gaiteroek eta beste hainbatek parte hartuko dute bertan. Entseguetan eta ospakizunean parte hartzeko gonbidapena herritar guztiei egin diete antolatzaileek.