Ohiko ordutegia berreskuratu du liburutegiak

Berriketan 2023ko ira. 12a, 10:14

Uda ia amaitzen ari da eta, horrekin batera, Ostolaza udal liburutegia ohiko ordutegira bueltatu da. Udal iturriek jakitera eman dutenez, astelehenetik ostiralera…

Uda ia amaitzen ari da eta, horrekin batera, Ostolaza udal liburutegia ohiko ordutegira bueltatu da. Udal iturriek jakitera eman dutenez, astelehenetik ostiralera egongo dira zabalik liburutegi orokorra eta haur eta gazteen liburutegia.

Zehaztu dutenez, 09:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:45era egongo da zabalik liburutegi orokorra. Haur eta gazte liburutegia, berriz, soilik arratsaldez egongo da zabalik. Erabiltzaileen adinaren arabera, ordutegi ezberdina izango du: 2 eta 6 urte bitartekoentzat, 16:30etik 17:30era egongo da zabalik; 8 urte bitartekoentzat, 16:30etik 19:00etara eta 15 urte bitartekoentzat, 16:30etik 19:45era.