Bi hitzordu izango dira bihar (hilaren 29an) aukeran. Batetik, Kalean Kantuz taldeak emanaldia egingo du kalez kale 19:30ean. Bestetik, ordu berean, baina Aldats pilotalekuan, esku pilota jaialdia izango da (doakoa izango da sarrera). Lehenik, etorkizuneko gazteen lehian, Zabaletak (Oiarpe) eta Egigurenek (Ilunpe) osatutako bikoteak Egurrola (Markina) eta Goibururen (Lapke) aurka neurtu beharko ditu indarrak. Ondoren, promesen mailako lau t’erdiko saioan, Aimar Egiguren (Ilunpe) eta Etxaniz (Bergara) ariko dira norgehiagokan.
Irailaren 30ean, goizetik gauera arteko programazioa izango da, betiko legez. Marmitako lehiaketak (10:00), Kalez Kale txistulariek (10:30), Zubietako joaldunek (11:30), Gure Kai eta musika eskolako dantzariek (12:00), trikitilariek (13:30), Zuhatza elkarteak antolatutako bazkari herrikoiak (15:00), buruhandiek (18:00), Joselontxo’s txarangak (19:00) eta Nonbait taldearen erromeriak (23:30) osatuko dute egitaraua.
Baserritarrez janzteko deia egin die Kultura-Euskara Batzordeak herritarrei.
[Ikusi HEMEN Euskal Jaiko egitaraua bere osotasunean]