Milaka herritar elkartu ziren atzo (azaroak 7) Euskal Herriko ikastetxeetan eta udaletxe atarietan, Gernika-Palestina Deialdi Herritarrak deituta, Israel Palestinan egiten ari den sarraskia geratzeko eskatzeko eta konponbide politiko baten alde. Eta Deban ere jendetsua izan zen mobilizazioa.
Bertan gogorarazi zuten bezala, “Palestinako egoera, 10.000 hildako baino gehiagorekin, horietatik erdia haurrak, oso larria da. Ez dirudi une honetan nagusi den gerra gero eta bortitzagoa epe laburrean amaituko denik. Israelgo Gobernuak Gazan lurreko okupazioa hasteko hartu duen erabakiak itzulera zaileko amildegi baten ertzean jarriko du gatazka. Ezin gara izan Israelek Estatu Batuetako eta Europar Batasuneko gobernuen konplizitatearekin egindako herri palestinarraren genozidioaren eguneroko ikusle hutsak”.
Horrekin batera, ondoko aldarrikapenak egin zituzten:
- Berehalako su-etena, eraso guztien amaiera eta zibilen bizia eta segurtasuna bermatzea.
- Palestinako lurraldearen gaineko mehatxuarekin bukatzea, bai eta laguntza humanitarioaren sarrera ahalbidetzea ere.
- Palestinarrak bakean bizitzeko eskubidea.
- Elkarrizketa prozesu bat abiatzea, bake justu egonkor eta iraunkorra helburu duena eta okupazioari amaiera emango diona.
- Eta eskatutako hori berehala betetzen ez bada, nazioarteak ondoko neurriak hartzea:
- Israeli boikota, desinbertsioa eta zigorrak ezartzea.