Magic The Gathering rol karta-jokoaren txapelketa, Kultur Elkartean

Berriketan 2023ko aza. 9a, 09:41

Azaroaren 12an, igandean, Magic The Gathering rol karta-jokoaren txapelketa izango da, estreinakoz, Debako Kultur Elkarteko liburutegian.

10:00etan hasiko da lehia eta jokalariak pauper formatuan arituko dira. Magoen arteko karta bidezko bataila bat irudikatzen du jokoak. Izen-ematea zabalik dago oraindik, bost euroan, ondorengo estekan: www.labur.eus/mtgkulturelkartea (bertan zehazten dira ordainketa egiteko jarraibideak). Plaza guztiak betetzen ez badira, egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera.

Debako Magic Taldearen eta Kultur Elkartearen ekimenez egingo da txapelketa. Azaldu dutenez, parte hartzeko ezinbestekoa da matcherino.com webgunean izena ematea, eta karta-sortaren zerrenda idatziz jasota eramatea gomendatu dute. Sari ezberdinak izango dira jokoan.