DIT feministak dinamizatuta sortu den greba batzordeak prestatutako egitarauaren baitan, hain zuzen, mahai-ingurua egin zen eguerdi partean Kultur Elkartean, Deban nork zaintzen du? goiburupean; hamarnaka lagun batu ziren solasaldira. Ondoren, bazkari herrikoia egin zuten udaletxeko arkupeetan eta, haren amaieran, eguneko gai nagusia hizpide hartuta, kafe tertulia egin zuten. Partaideen esanetan, “norbere iritzi eta bizipenak partekatu genituen eta oso-oso gustura egon ginen bertan, egia esan agian eguneko momenturik politena izan zen”. Musikak ere izan zuen bere lekua udaletxe azpian bildutakoen gozamenerako eta, besteak beste, manifestazio jendetsua ere egin zuten gero, iluntzean, herriko kaleetan.