Abenduko ‘Berriketan’ aldizkariaren edizio digitala irakurgai

Berriketan 2023ko abe. 22a, 09:00

Herri aldizkariaren 290. zenbakia Internet bidez ere irakurtzeko aukera dago jadanik berriketan.eus atarian. Azken alea ez ezik, aurrez kaleratutako hilabetekariak ere bertan daude irakurgai.

Ale honetan landutako gaien artean, besteak beste, honako hauek aurkituko ditu irakurleak: DIT feministaren kolaborazioa, azaroaren 30eko Zaintza Greba Feminista Orokorraren ondorenean; Ane Itziar Bastida Lizaso idazleari egindako elkarrizketa; Euskeraz Bagera zikloaren baitan antolatutako ekintzen argazki galeria; septarien erakusketari buruzko albistea; Iñigo Arrizabalaga Carrasco zaldizko itziartarrarekin izandako solasaldia; 2023. urteko albiste nagusiekin osatutako urtekaria

Bestelako albiste, gutun eta iritziak ere jaso ditu, beti bezala, hilabetekariak (guztira 32 orrialde dauzka aleak). HEMEN irakur daiteke aldizkari osoa.