Unean uneko baldintza eta neurrietara egokitutako Euskal Jaia izan da aurtengoa. Iazko etenaren ondoren, ospakizuna berreskuratzeko apustua egin zuten Udalak eta antolaketan parte hartzen duten kultur eragileek, eta egitarau xumea antolatu zuten elkarlanean.
Eguerdian, Kalez Kale txistulari, Gure Kai dantzari eta Deban Kalean Kantuz taldeen emanaldiez gozatzeko aukera izan zen. Zuhatza elkarteak antolatutako bazkaria izan zen gero Aldats pilotalekuan eta, iluntzean, Anariren kontzertua zumardiko karpan.