Ikasturte berriarekin batera, urtero legez, urrian abiatu da Mendata ikastetxeak eta Zuhatzak elkarlanean antolatutako euskarazko literatur lehiaketa eta bi zikloetako 226 ikasleek hartuko dute parte aurtengo deialdian.
Lau kidez osatutako epaimahaia izango da eta sariak abenduaren 3an banatuko dira, Euskararen Egunean. Aurtengoan, irudi eta esaldi bat emango zaie ikasleei aukeran eta berau gaitzat hartuta sortu beharko dute idazlana.