Urrian, dena ondo bidean, hasiko dira martxan Irakurketa Klubean programatuta dauden saioak. Lehenengoa hilaren 27an (asteazkena) egingo da eta Uxue Alberdi idazle elgoibartarraren Dendaostekoak (Susa, 2020) liburuarekin hasiko dira. Dinamizatzailea Asier Serrano eibartarra izango da.
Saioak 19:00etatik 20:30era bitartean egingo dira eta bertan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian. Landuko den liburua norberak ekarri beharko du. Azaroaren 15ean eta 24an egingo dira hurrengo saioak, Sobre los huesos de los muertos eta Epizentroa hizpide hartuta, hurrenez hurren.