Zuhatza Euskara Elkarteak 2020. urtean martxan jarritako bazkide kanpainaren harira sortutako dinamika da hilabeteroko zozketa. Dinamika honen baitan, produktu eta kultur saioetarako sarrera ezberdinak zozketatzen dira hilero. Azaroan, Soraluzeko Blues Hotsak musika jaialdira bertaratzeko lau sarrera bikoitz zozketatu dira.
Hotsak jaialdiaren hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta Watermelon Slim da jaialdiko izen handietako bat baina sarituek Izo Fitzroy, Koko Yein, Eunice (Nina Simoneri eskainitako emanaldia) edo Niko Etxarten kontzertuetara bertaratzeko aukera izango dute.