Urriaren amaieran jakin genuen Aitor Oñederra animaziozko film-sortzaile debarraren Ur Azpian Lore ZINEBIren 63. edizioaren nazioarteko sailean estreinatuko zela. Laburmetraien nazioarteko lehiaketa da ZINEBI, eta atal ofizialean lehiatuko da Oñederraren lana. Azkuna Auditorioan (Golem Bilbao) izan da estreinaldia, azaroaren 18an.
Bestalde, azaroaren hasieran, Ur azpian lore Animario de Matadero de Madrid jaialdiaren III. edizioko nazioarteko sailerako aukeratua izan da. Hau ere laburmetraien nazioarteko lehiaketa da eta azaroaren 13 eta 14an izan zen. Honako hau da filmaren sinopsia: ezin zion inori kontatu. Bakarrik zegoen.