Aurten ere ez da oharkabean pasa Euskararen Nazioarteko Eguna geurean. Pandemiaren eraginez iaz ezinezkoa izan bazen ere, gaur giro ederra sortu da, goizean nahiz arratsaldean, Euskeraz Bagera zikloaren harira antolatutako ekintzei esker.
Goizean, gazteak eta haien literatur-sorkuntza izan dira protagonista nagusiak Mendatan; iluntzean, ostera, Kalean Kantuzeko kideek emanaldia eskaini dute herriko kaleetan zehar. Foruen plazan eman diote amaiera kantaldiari, Zuhatzak material-salmentarako jarri duen postuaren aldamenean. Postuan bertan, belar-metaren pisua asmatzeko apustua ere egin du euskara elkarteak eta Itziar Aizpuruak irabazi du erronka, trukean Errigorako saski ederra lortuta.